XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Aterantz doa)

(Atea zabaltzen du)

(Pozik...)

ROMU: O, Timotea!

Zein atsegina zaren!

Sartu, sartu barrura.

(Timotea sartzen da)

(60 urte inguruko andre atsegina)

(Arrunta jantzita)

(Otzara bat dakar janariz beteta)

TIMOTEA: Eskerrik asko, doña Romualda.

ROMU: O! Ez duzu ezer eskertu beharrik.

Eskerrak ematekotan, nik eman behar nizkizuke jeneroa etxera ekartzeagatik.

Tamalez, Joxepa zerbitzaria bere etxera joan da ama gaixorik duelako.

TIMO: Bai, hori esan didazu.

Nola dago ama?

Hobeago?